Oraingoz, behintzat, ez da izango Palestinako batasun nazionaleko gobernurik, hango hamahiru taldek akordiorik gabe bukatu berri dituztelako negoziazioak. Hitz egiten segitzeko konpromisoa agertu dute, hala ere, baina hurrengo bilerarako ez dute egunik jarri. Hamasek jakinarazi du hurrengo astean izango dela hori.
Hilaren 10etik Kairon egon dira batzartuta, Egipton. Bost arloz aritu dira hizketan. Hamasen arabera, taldeetako ordezkariak euren egoitzetara joango dira orain, erabakia hartzera, eta ondoren Kairora itzuliko dira. Dena dela, azkeneko egunetan hartu dute erabakirik; kasu, 2010eko urtarrilaren 25ean egitea Palestinako Legebiltzarrerako eta Presidentetzarako hauteskundeak.
Zisjordanian Al Fata da nagusi eta Gazan Hamas. Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea Al Fatako kidea da: Mahmud Abbas. Kairoko iturri batzuen arabera, negoziazioetan Al Fataren eta Hamasen artekoak dira desadostasun handienak.
Palestinako hamahiru taldeetako buruzagiek otsailaren 26an agiria atera zuten, elkarren arteko bilerei ekiteko eta batasun nazionaleko gobernua eskatuz.
MunDUA
Batasun nazionaleko gobernuari buruzko akordiorik ez dute lortu palestinarrek
Hala ere, hitz egiten segitzeko konpromisoa azaldu dute. Egipton aritu dira negoziazioetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu