Hegazkin pribatu batek istripua izan zuen atzo Floridako Palm Beach herrian (AEBak), eta hartan zihoazen bederatzi lagunak hil ziren, hala bidaiariak nola tripulazioa. Han eguerdia zela izan zen ezbeharra, 12:50 aldera, AEBetako Abiazio Administrazio Federalak baieztatu duenez. Texas estatutik abiatu zen hegazkina, Austingo Bergstrom aireportutik hain zuzen, eta Bahametako North Eleuthera aireportuan lurreratzekoa zen.
Hegazkina, gainera, zuzen-zuzen erori zen Palm Beacheko errepide batean, Military Road-en. Autor baten kamerak istripua grabatu zuen: misil baten moduan erori zen hegazkina, eta eztanda handi bat eragin. Hala ere, hegazkinean zihoazenez gain, ez da beste hildakorik izan, agintarien arabera.