Beste hirurehun migratzaile heldu dira Lampedusara

2023ko irailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ERROMA. Bart beste hirurehun migratzaile heldu ziren Italiako Lampedusa uhartera, AdnKronos albiste agentziak argitaratu zuenez. Horiek kontuan harturik, atzo 2.000 etorkin inguru zeuden irlako harrera zentroan —gainezka egin du—. Aurten 127.000 migratzaile baino gehiago heldu dira Italiara, iaz epe berean heldutakoak halako bi ia.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA