Hondamendiari lehenbailehen aurre egitea helburu dutela argudiatuta, AEBetako Gobernuak Haitira beste lau mila soldadu bidaltzea erabaki du. Gehikuntza horren bidez haitiarrei giza laguntza helarazteko gaitasuna asko handituko dela azpimarratu dute Armadako iturriek. Lau mila horiek iristean, 16.000 izango dira Haitin dauden marineak.
Nolanahi ere, azpiegituren berreraikuntzan eta giza laguntzaren horniketa eta banaketan aritzeaz gain, beste lan bat ere hartu dute marineek: hondamenditik eta bizimodu eskasetik ihesi AEBetara joan nahi duten haitiarrei ideia hori burutik kentzea. Haitin bertan diren nazioarteko berriemaileen arabera, soldadu estatubatuarrek "egoera irregularrean" alde egiten duten haitiarrek ezingo dutela AEBetan sartu ohartarazten duten idatziak eta mezuak zabaltzen dituzte haitiarren artean. Areago, Estatu Batuetako Gobernua "irregularren" aurka neurri gogorrak hartzeko prest dagoela adierazten da mezu horietan, baita harrapatzen dituztenak Guantanamoko base militarrera eramateko ere.
Berriemaileen arabera, milaka dira beren herritik alde egin nahi duten haitiarrak.
Lurrikara
Beste lau mila soldadu bidaliko dituzte AEBek Haitira
Beren herritik AEBetara alde egin nahi duten haitiarrei Guantanamora eramateko mehatxua egiten diete marineek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu