Bloody Sundayn parte hartu zuen paraxutista bat errugabe jo dute

Bi hilketa eta bost hilketa saiakera leporatzen zizkioten, baina, epaiaren arabera, ez dago hura errudun jotzeko behar beste frogarik. Gertakari horien harira epaitu duten soldadu bakarra da.

Bloody Sundayko gertakariak oroitzen dituen horma irudi bat, Derryn (Irlanda), artxiboko irudi batean. NEIL HALL / EFE
Bloody Sundayko gertakariak oroitzen dituen horma irudi bat, Derryn (Irlanda), artxiboko irudi batean. NEIL HALL / EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2025eko urriaren 23a
19:53
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ipar Irlandako auzitegi batek errugabe jo du gaur Bloody Sundayn bi pertsona hiltzeaz akusatutako Erresuma Batuko paraxutista ohi bat. Bi hilketa eta bost hilketa saiakera leporatzen zizkioten F soldaduari —ordena judizial bat dela-eta ez dute haren nortasuna argitu—. Bloody Sunday deitzen zaie 1972ko urtarrilaren 30ean jazotako gertakariei. Egun hartan, Erresuma Batuko paraxutistek hamahiru zibil hil zituzten Derryn (Irlanda), eskubide zibilen aldeko protesta batean.

Belfasteko Auzitegiak eman du epaia, eta, haren arabera, ez dago nahikoa froga ziurtatzeko F soldadua hilketa horien erantzulea dela. Hori bai, epaileak baieztatu du Erresuma Batuko paraxutisten erregimentuak tiro egin ziela ihesean ari ziren herritar armagabeei. Hilketa horien erantzuleek «lotsa» sentitu beharko luketela gehitu du epaileak.

NICRA Ipar Irlandako Eskubide Zibilen Aldeko Erakundeak deituriko manifestazioan parte hartzen ari ziren herritarrei egin zien eraso Erresuma Batuko armadak. F soldadua da gertakarien harira epailearen aurrean eseri den militar ohi bakarra. 

Ipar Irlandako lehen ministro Michelle O'Neillek adierazi duenez, gaurko epaia «erabat etsigarria» da hildakoen senideentzat, eta gehitu du bost hamarkadaz justizia «ukatu» zaiela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.