boko haram

Boko Haramek aske utziko ditu bahitutako 200 neskatilak, Nigeriako armadaren arabera

Talde islamistarekin menia hitzartu dute militarrek, azken horien arabera. Apirilaren 14an bahitu zituen neskak Boko Haramek.

Neskatila bahituak askatzeko eskatzeko manifestazio bat. DEJI YAKE / EFE
2014ko urriaren 17a
11:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Alex Badeh Nigeriako militarren ordezkariak esan duenez, su-etena adostu dute Boko Haramekin, eta akordio horren barruan dago neskatilak aske uztea, BBCk jaso duenez. Armadak agindua die militarrei ituna betetzeko.

Boko Haram neskak libre uzteko prest agertu izan da, presoen truke. Apirilaren 14an bahitu zituen neskak Chiboken (Borno, Nigeria ipar-ekialdea), eskola bateko barnetegitik —15 eta 18 urte bitartean dituzte—. Haietarik 53k ihes egitea lortu zuten gero. Nigeriako Borno estatuan jarduten du nagusiki matxino talde islamistak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.