Urriaren 17an su-etenerako akordio baten berri eman zuen Nigeriako Gobernuak. Boko Haramek, ordea, gezurtatu egin du akordiorik lortu izana. "Ez dugu inorekin meniarik hitzartu. Guk ez dugu negoziatzen".
Gobernuak adierazi zuenez, su-etenaz gain, Boko Haram miliziak apirilean bahitutako neskak aske uztea biltzen zuen itun horrek; miliziak, baina, neskak libre uztea baztertu du: "Nesken kontua ahaztuta dago; aspaldi izan ziren ezkonduak", azaldu du taldeak bideo batean. Gaineratu duenez, neskak ez dira euren familiekin itzuliko.
Apirilaren 14an bahitu zituen neskak Chiboken (Borno, Nigeria ipar-ekialdea), eskola bateko barnetegitik —15 eta 18 urte bitartean dituzte—.