Bortz lagun hil dira Kaliforniako meskita batean egindako tiroketan

«Idatzi islamofoboak» aurkitu dituzte erasotzaileen autoan, eta gorroto delitu gisa ari dira erasoa ikertzen. Tiroketaren egileek beren buruaz bertze egin dute.

Polizia San Diegoko meskitaren kanpoaldean, atzo. OMAR ALONSO / EFE
Polizia San Diegoko meskitaren kanpoaldean, atzo. OMAR ALONSO / EFE
Iratxe Muxika
2026ko maiatzaren 19a
09:06
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tiroketa bat gertatu zen atzo Kalifornia hegoaldeko (AEB Ameriketako Estatu Batuak) meskita nagusian, San Diego hirian, eta bortz lagun hil ziren orotara. Tiroketa egin zuten bi erasotzaileak ziren hildako horietako bi, eta, Scott Wahl San Diegoko poliziaburuak jakinarazi duenez, beren buruaz bertze egin zuten erasoaldiaren ondotik. Nerabeak ziren biak, eta gorroto delitu gisa ari dira ikertzen tiroketa.

The New York Times egunkariak esplikatu du ikertzaileek «idatzi islamofoboak» aurkitu dituztela erasotzaileen ibilgailuan; are, «gorroto mezuak» zeudela arman idatzita. Polizia iritsi zenerako, hiru pertsona zeuden hilda, horietako bat meskitako bizkartzaina, eta geroxeago aurkitu zituzten erasotzaileen gorpuak, ibilgailuan bertan.

Meskita bat izateaz gain, eskola bat ere bada San Diegoko zentro islamikoa, eta zuzendaria «minduta, haserre, eta triste» agertu da erasoaren biharamunean. Atzokoa AEBetako erakunde erlijiosoen kontra egindako bertze erasoaldi bat izan da, eta Wahl poliziaburuak azaldu du «segurtasun neurriak indartu» eginen dituztela halako zentroen kanpoaldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA