Euritea Frantzian

Bost hildako, bi desagertu eta lau mila pertsona aterperik gabe utzi ditu eguraldi txarrak Frantzia hegoekialdean

Alertan daude Frantziako hamaika departamendu. Atzo arratsaldean hasita ikaragarrizko euri jasak izan dira Marsella-Lyon inguruan eta ondorio latzak utzi dituzte. Azken datuen arabera, bost pertsona hil, bi desagertu eta lau mila pertsona aterperik gabe gelditu dira. Jacques Chirac presidentea hondamendi lekuraino hurbildu da eta ondorengo orduetan eurite eta haizete handiak espero dituzte.

2003ko abenduaren 3a
15:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Hiru hildako Marsella hirian, bi pertsona desagerturik eta lau mila pertsona aterperik gabe utzi ditu Frantziako Hego ekialdean astelehenaz geroztik jotzen duen eguraldi txarrak, eta alerta gorrian segituko dute arratsalde honetan. Batez ere, Montpellier herrian jasan dituzte kazkabarra eta euri zaparrada handienak. Horren ondorioz, Montpellier eta Marsella arteko komunikabideetan arazo handiak izan dira azken orduetan. Milaka etxe urik, argirik eta telefonorik gabe daude, eta ikasle ugari eskolara joan gabe gelditu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.