Clintonek babesa eman dio Mursiri, Egipton

2012ko uztailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KAIRO. Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkaria Kairora joan zen atzo Mohamed Mursi Egiptoko presidente berriarekin bilera bat egiteko, eta adierazi dio AEBek Egiptoko trantsizio «osoa» babestuko dutela. Clintonek esan du Washingtonek ekonomikoki lagunduko duela Egiptoko egonkortasuna. Konstituzio berria eta parlamentua osatzeko adostasuna eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.