Argentina

Cristina Fernandez berriz aurkeztuko da hauteskundeetara

Eduardo Duhalde, Ricardo Alfonsin eta Hermes Binner dira beste hautagai nabarmenenak.

2011ko ekainaren 22a
12:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Cristina Fernandez Argentinako presidenteak iragarri du berriro aurkeztuko dela presidentetza hauteskundeetara. Irrati-telebista kate nazionalaren bidez kaleratutako mezu batean adierazi du "beste behin ere" herritarren borondatearen esku jarriko dela. Fernandezek esan du hartutako konpromezua "atzeraezina" dela.  Hitzaldian gogoan izan du bere senar eta presindete ohi izandako Néstor Kirchnerren lana. 

Aurkari nabarmenenak Eduardo Duhalde, Ricardo Alfonsin eta Hermes Binner dira. Duhalde presidente ohia da, peronista disidentea. Alfonsin diputatua da Batasun Zibiko Erradikala (UCR) alderditik eta Raul Alfonsin presidente ohiaren semea. Hermes Binner Santa Fe probintziako gobernadore da.

Hauteskundeak urriaren 23an izango dira. Orduan aukeratuko dituzte presidentea, diputatu nazionalen erdiak eta zortzi probintzitako senatariak. Bigarren itzulia, beharrezkoa izatekotan, azaroaren 20an egingo dute.

Abuztuaren 14an izango dira hautagaiak aukeratzeko hauteskunde primarioak; irekiak, aldi berekoak eta derrigorrezkoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.