Desobedientzia zibilera deitu ditu kurduak BDPk
    DIYARBAKIR. BDP Demokrazia eta Bakerako Alderdi kurduak jakinarazi du gaur hasi eta Turkiako Gobernuak euren eskariak onartu bitartean desobedientzia zibilaren aroari ekingo diotela. Oraindik ez dute argitu nolako ekintzak egingo dituzten. Hiru dira kurduen eskari nagusiak: PKKren kontrako operazio militarrak bertan behera uztea, hauteskundeetarako %10eko langa kentzea eta hezkuntza kurdueraz egiteko aukera izatea.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu