Diaz-Canel aukeratu dute Kubako Alderdi Komunistako idazkari nagusi

2021eko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HABANA. Raul Castro ordezkatuko du Miguel Diaz-Canelek Alderdi Komunistako buruzagitzan. Hala erabaki zuten atzo alderdiko VIII. kongresuaren amaieran. Kongresuaren hasieran iragarri zuen Castrok berak alderdiko buruzagitza utziko zuela, eta, lau eguneko bileraren ostean, haren erabakia berretsi dute alderdikideek. Uharteko presidenteari egokituko zaio orain trantsizioa bideratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.