Dina Boluarte ikertzen ari dira ustelkeriagatik
LIMA. Dina Boluarte Peruko presidentea eta Pedro Castillo presidente ohia ikertzen hasi dira, 2021eko hauteskundeetan Peru Libre alderdia legez kanpo finantzatu zutelakoan. Henry Shimabukuro enpresariaren adierazpen batzuekin lotuta dago ikerketa, hark esan baitu bi buruzagien bidaiak eta ekintzak finantzatu zituela kanpainan. Orduan presidente kargurako aurkezten zen Castillo, eta presidenteorde izateko Boluarte. Estatuburu izandakoa preso dago egun.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu