EBtik kanpoko deportazio zentroak baimentzeko bidea ireki du Europako Parlamentuak

Kontserbadoreen eta eskuin muturraren botoekin egin du aurrera proposamenak. Orain, Europar Kontseiluan eztabaidatuko dute.

Eurodiputatuak «itzulketen» araudiaren inguruan bozkatzen, gaur, Europako Parlamentuan. OLIVER HOSLET / EFE
Eurodiputatuak «itzulketen» araudiaren inguruan bozkatzen, gaur, Europako Parlamentuan. OLIVER HOSLET / EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2026ko martxoaren 26a
21:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

EB Europako Batasunak migrazioaren aurkako neurriak indartzen segitzen du. Gaur, Europako Parlamentuak «itzulketen araudia» onartu du. Aurrera jarraitzen badu, EBko estatuei baimenduko die migranteak deportatzea talde komunitarioko kide ez diren herrialdeetara, hau da, hirugarren herrialdeetako deportazio zentroetara. Orain, Europar Kontseiluan, EBko estatu kideek eztabaidatuko dute araudia.

Europako Parlamentuko diputatu kontserbadoreen eta ultraeskuindarren botoekin egin du aurrera proposamenak. 389 eurodiputatuk bozkatu dute alde; 206k, kontra; eta 32 abstenitu egin dira.

Araudiak aurrera jarraitzen badu, EBko estatuek akordioak egin ahal izango dituzte talde komunitariotik kanpoko herrialdeekin, eta horietara deportatu ahal izango dituzte asilo eskatzaileak. Giorgia Meloni Italiako lehen ministroaren gobernuak abiarazitako eredua du oinarri legedi horrek. Italiak 2024an deportazio zentro batzuk eraiki zituen Albanian; gaur-gaurkoz, ez daude martxan, zenbait auzitegik atzera bota baitituzte Italiak emandako deportazio aginduak.

Sozialdemokratek, liberalek, berdeek eta Europako Ezker Unitarioak legediaren aurka bozkatu dute, eta salatu giza eskubideen aurka egiten duela. Iritzi berekoak dira hainbat GKE.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!