MUNDUA

Ehun gazte inguru bahitu ditu Boko Haramek Nigerian

Bornon atxiki dituzte, Nigeria iparraldean, apirilean 200 neskatilatik gora bahitu zituzten inguruan.

Protesta bat Manilan (Filipinetan) Nigerian apirilean bahitutako gaztetxoen alde. RITCHIE B. TONGO / EFE
Berria
2014ko abuztuaren 15a
18:24
Entzun

Igandean bahitu zituen gazteak Boko Haram milizia islamikoak, hainbat lagunek Doron Baga komunitatea armaz hartu ostean. Erasoan hamar lagun hil ziren, lekukoek The Punch Nigeriako egunkariari adierazi diotenez. Nigeriako Gobernuak ez du bahiketa baieztatu.

Apirilaren 14an, 200 neskatilatik gora bahitu zituen miliziak inguru berean. Hainbat herrialderen laguntza izan arren, Nigeriako Gobernuak oraindik ez ditu neskak topatu. Maiatzaren 5ean hartu zuen Boko Haramek bahiketa bere gain, bideo baten bidez orduan ere, eta Shekauk neskatilak azokan saltzeko asmoa agertu zuen: "Jainkoak saltzeko agindu zidan, eta harenak direnez, agindua bete egingo dut".

Baina izan dira eraso gehiago ere; gobernuaren datuen arabera, aurten 3.000 lagun inguru hil ditu talde armatuak, eta 12.000 bat 2009. urteaz geroztik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.