Ekialde Hurbila

Ekialde Hurbilean gerra piztu nahi izatea leporatu dio Siriak Israeli

Baxar Al Assad Siriako lehendakariaren iduriko, Israelek beste gerra bat piztu nahi du Ekialde Hurbilean, hain zuzen ere, barne krisiak kanpoko gatazken bidez ezkutatzeko. Horixe da igandean Israelek Siriaren aurka egin zuen erasoari buruz Assadek egin duen irakurketa. Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak, berriz, bakea bermatzekotan Israelek "gerrarako prestatuta" egon behar duela adierazi du gaur.

2003ko urriaren 7a
17:06
Entzun
Igande gauean Israelgo Armadak Siriako lurretan egin zuen bonbardaketaren helburua Ekialde Hurbilean beste gerra bat piztea da Baxar Al Assad Siriako presidentearen iduriko. "Israelgo Gobernua krisian dago, eta barne krisi horretatik ateratzeko auzoan beldurra piztu nahi du, eta Siria eta eskualdeko beste herrialdeak gerrara eraman", adierazi du Al Assadek Al Hayat egunkarian egin dioten elkarrizketan.

Ildo beretik, Sharonena "gerra gobernu bat" dela azpimarratu du Siriako presidenteak, eta gerrak justifikatzen duela haren existentzia.

Bestalde, bakea bermatzetakoan Israelek "gerrarako prestatuta" egon behar duela adierazi du gaur Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak; hain justu, historiak horixe erakutsi diela nabarmendu du Sharonek: "Gerrarako prestatuta egotea bakea iristeko modu bakarra da. Besteak baino gehiago garela erakutsi behar dugu etengabe, bai espirituz,bai armamentuan; hurrengo gerra hastear balego bezala".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.