EKIALDE HURBILEKO GATAZKA. EKIALDE HURBILEKO GATAZKA

Hesiaz dauden jarrerak

2004ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Palestinako Aginte Nazionala: Israelek 1967an lortu zituen lurrak lurralde okupatuak dira. Hesia eraikitzeak nazioarteko legedia urratzen du eta lur okupatuen anexioa gauzatzen.

Israel: Hesiak Lerro Berdea igarotzen du zenbait lekutan, baina tokian tokiko zein arrazoi topografikoengatik. Israel babesteko tresna da, garrantzia politikorik gabea, konponbide politiko bat lortuta mugi daitekeelako.

Europako Batasuna: Iragan urrian NBEko Batzar Nagusian hesia gaitzesten zuen ebazpenaren alde egin zuten kideek. Alta, ez du egoki ikusten Hagako auzitegia eztabaida politiko bilateralean sartzea.

AEB: Hagako auzitegiak ez du banaketa hesiaren eztabaidan zertan sartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.