Kataluniako auzipetu independentistei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiri eta herri ugaritan, Konponbidea, Democracia, Llibertat lelopean. Gure Esku Dago-k eta ANC Kataluniako Asanblada Nazionalak deitu dute mobilizaziora.
Gure Esku Dago-k adierazi du Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako epaiketa "denon kontua" dela. "Batetik, prozesu judizial horrek oinarrizko eskubideak urratzen dituelako, eta beraz, denon eskubide zibil eta politikoak jartzen dituelako jokoan. Eta bestetik, erreferendum demokratiko bat epaitu eta zigortu nahi dutelako. Azken batean, erabakitzeko eskubidearen kontrako epaiketa bat da: herrien autodeterminazio eskubidea ukatu nahi du".
Indepdendentistak sareak ere bat egin du deialdi horiekin. Sarearen ustez, Kataluniako prozesu independentistaren aurrean Espainiako Estatuak era guztiz antidemokratikoan jokatu du lehen momentutik, eta 1978ko Erregimenak bere aurpegi errepresiborik bortitzena erakutsi du 2017ko udazkenetik hona". "Demokraziaren eta askatasunaren aurkako epaiketa" izango dela salatu du. "Denon artean lortu behar dugu egoera irauli eta epaiketa honetan Espainiako Estatu autoritario eta antidemokratikoa bera izatea epaitua".
#ElkartasunaAterpw Bilbo #JudiciALaDemocraciapic.twitter.com/17vdLhkU3u
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 12 de febrero de 2019
#ElkartasunaAterpe#JoAcusoðŸÂÂÂŽ—Donostiako bulebarratik Bozkatzea ez da delitua, Gu beti Catalunyarekin ozen diogu pic.twitter.com/0OnDOrgag8
— Gure Esku Dago Donostia (@GureEskuDagoDon) 12 de febrero de 2019
Donostia, orain/ahora/ara.
— Arkaitz Rodriguez Torres (@arkarodriguez) 12 de febrero de 2019
Gu beti Kataluniarekin.
Nosotr@s siempre con Catalunya.
Nosaltres sempre amb Catalonia.#JoAcuso#AutodeterminacióNoÉsDelicte#LlibertatPresosPolíticspic.twitter.com/jOKmXORqAC
Gasteiztik, Kataluniarekin bat.
— Lorena López de Lacalle (@lorenalacalleA) 12 de febrero de 2019
Sempre amb Catalunya!#JudiciALaDemocràcia#SelfdeterminationIsNotACrimepic.twitter.com/BvNWSyh4EB
#KonponbideaOrain#LlibertatPresosPolítics
— Laura Pérez Ruano (@laperua) 12 de febrero de 2019
El derecho a decidir no es delito, Catalunya-rekin elkartasuna.
Defender la democracia es responsabilidad de todas. pic.twitter.com/luiZnG38xZ
#ElkartasunaAterpe#JoAcuso#ErabakitzeaEzDaDelitua@GureEskuDagopic.twitter.com/8ORCeMoSGZ
— GureEskuDagoOiartzun (@GEDoiartzun) 12 de febrero de 2019
#ElkartasunaAterpe Hasi dira Gure Esku Dagok Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren kontra eta demokraziaren alde deitutako elkarretaratzeak, honatx Larrabetzukoa #judicialademocraciapic.twitter.com/jE8MdIWXqQ
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 12 de febrero de 2019
Baita #Zigoitia-n ere pic.twitter.com/iyRXW0c7T5
— Zigoitiko Gure Esku Dago (@Zubigoitia) 12 de febrero de 2019
Konponbidea, demokrazia eta askatasuna. Solució, democràcia i llibertat #ElkartasunaAterpe#judicialademocracia#JuicioProces#JoAcuso#Zarautz@GureEskuDago ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ—ðŸÂÂÂŽ— pic.twitter.com/TW2Q53vZJp
— GureEskuDago Zarautz (@GureEskuDagoZ) 12 de febrero de 2019
#KonponbideaDemocraciaLlibertat Sopelan herritarrak demokraziaren alde elkartu dira, erabakitzea normala delako eta demokrazian ezin delako demokrazia epaitu. pic.twitter.com/2aXzfmvgJR
— Zelai Nikolas (@ZelaiNikolasEzk) 12 de febrero de 2019
#ElkartasunaAterpe Lekeitio #JudiciALaDemocraciapic.twitter.com/cSbjFXi92Y
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 12 de febrero de 2019
Asteburuan ere izan da elkartasun ekintzarik Euskal Herrian. Bilbon, esaterako, pankarta handi bana jarri dute Bilboko udaletxean, udaletxe ondoko zubian eta Guggenheim museoan, autodeterminazioa ez dela "krimena" aldarrikatzeko. Datorren igandean, berriz, manifestazioa egingo du Gure Esku Dago-k, Donostian, gaurko elkarretaratzeetako lelo berarekin. Soinean kolore horiko zerbait eramateko eskatu diete herritarrei.
Katalunian ere elkarretaratzeak egin dituzte herri eta hirietan. Bartzelonan, elkarretaratze jendetsua izan da Katalunia Plazan egin dutena. ANCk hilaren 21eko gerban parte hartzera deitu du.
â¬Ã‚›ï¸Ã‚Ââ¬Ã‚Âœï¸Ã‚Â👉Cridem a secundar les convocatòries per aturar el país el proper dijous #21FVagaGeneral en defensa dels drets socials i laborals.
— Assemblea Nacional 🧠(@assemblea) February 12, 2019
Us cridem a participar als comitès de vaga dels vostres barris i els vostres pobles. #Makeamove#AutodeterminacióNoÉsDelictepic.twitter.com/GvQzEmVgse
Madrilen, ANCk egindako elkarretaratzean izan dira hainbat euskal ordezkari. Esaterako, Gure Esku Dago-ko kideak, pankarta batekin. Ez zarete inoiz bakarrik ibiliko, zuekin gaude. Euskal Herria beti Kataluniarekin irakur zitekeen han. Elkarretaratze horretan ziren, besteak beste, Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentea, eta "eskerrik asko" esan die Angel Oiarbideri eta gainerako kideei.
"Erronka politikek tresna demokratiko eta politikoak behar dituzte. Gaur epaitzen ari direna ez da delitu bat, ez da biolentzia, demokrazia bera da epaitzen ari direna. Guk ez dugu dudarik delitu hori aurrekari modura nahi duela hau Espainiako Estatuak", esan du Oiarbidek. Horrek euskal herritarrei ere "ondorioak" ekarriko dizkiela ohartarazi du: "Kalera ateratzeko ordua da. Ez da bakarrik elkartasunerako ordua, ez baita katalanen kontu bat bakarrik, gure kontua da".
Angel Oiarbide: "Hemen Madrilen, estatuak epaitzen duena ez da delitu bat, ez da biolentzia bat, demokrazia bera da epaitzen ari dena" @GureEskuDago@berriapic.twitter.com/Rb4J5121Fu
— Iosu Alberdi (@Atxurraa) 2019(e)ko otsailaren 12(a)
Ordezkari politiko zenbait ere izan dira protesta horretan, hala nola EH Bilduko senatari Jon Iñarritu. Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza bat Espainiako Auzitegi Gorenean izango da epaiketari kasu egiten; besteak beste, Iñigo Iturrate (EAJ) eta Maddalen Iriarte (EH Bildu) legebiltzarkideak.