Energia nuklearra lehentasun Japonian, berriz ere

2022ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Errusiaren Ukrainako inbasioa eta energia baliabideen eskasia larri direla eta, Japoniak erabaki du energia nuklearra bere lehentasunetako bat izango dela berriz ere.

Trantsizio Berderako batzordea iragan uztailean eratu zuten, eta helburutzat dauka zehaztea herrialdeak nola beteko dituen berotegi efektuko gasak murrizteko helburuak: 2030erako horiek %46 murriztea, eta 2050erako karbono neutraltasunera iristea. Horiek lortzeko, lantalde horrek ondorioztatu zuen energia nuklearrak «segurtasun energetikoa lortzen laguntzen» duela, eta «deskarbonizazioa lortzeko eraginkorra den energia iturri bat» dela.

Horretarako, batzordeak bide orri bat finkatu zuen; besteak beste, erreaktoreak berriz martxan jartzea. Egun, 39 erreaktoreetatik hamarrek jaso dute berriz funtzionatzeko baimena—horietako batzuk ez dituzte martxan jarri oraindik, herritarrak kontra daudelako—, eta beste hamazazpi baiezkoaren zain daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.