Erabakitzeko eskubidearen alde agertu da Bartzelonako Diputazioa
Kataluniak autodeterminazio eskubidea erabiltzearen aldeko mozioa onartu zuen atzo Bartzelonako Aldundiak, CiU, ERC eta ICVren aldeko bozekin. Mozio horretan, Kataluniako herriak «bere etorkizun kolektiboa» libreki eta demokratikoki erabakitzeko «beharra» daukala aipatzen da, eta eskaera egiten zaio Kataluniako Gobernuri, galdeketa bat egin dezan, «lehentasunez, datorren legealdian». Mozioa, gainera, irailaren 11ko manifestazio jendetsuan agertutako eskaerak «garatzeko» beharraz mintzo da. PSCkoak abstenitu egin dira, eta PPkoek kontra bozkatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu