Irudia. Alemania

Erasotzaile batek bederatzi pertsona hil ditu Hanaun

WIESBADEN 112.
2020ko otsailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Eskuin muturreko erasotzaile batek bederatzi pertsona hil ditu Hanaun (Alemania), Frankfurtetik hogei kilometrora. Erasotzaileak bi eraso egin zituen asteazken gauean. Lehenengoa, 22:00 aldera, kebab eta pipatzeko taberna batean, eta bigarrena, shisha erretzeko taberna batean. Bederatzi lagun hil ez ezik, beste bost larri zauritu ditu. 05:00 aldera, poliziek erasoen egilea aurkitu dute, bere etxean, hilda. Bere buruaz beste egin du. Ondoan zuenamaren gorpua. Erasotzailea gizonezko alemaniarra da. Bild egunkariaren arabera, ehizarako baimena zuen, eta munizioa aurkitu diote autoan. Erasotzaileak ohar bat eta bideo bat utzi zituen eginak, eta haietan pentsamendu arrazista adierazi du. Alemaniako Fiskaltza «eraso terrorista» gisa ari da ikertzen gertatutakoa. Turkiak adierazi du hildakoetako bost, gutxienez, bere herrialdeko herritarrak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA