Errefuxiatu baten hilketa gaitzetsi dute Brasilen
BRASILIA. Ehunka lagunek errefuxiatu baten hilketa salatu zuten atzo Brasilen, Rio de Janeiron, eta «justizia» eskatu zuten: erantzuleak zigor ditzatela. Urtarrilaren 24an, taldean jipoituta hil zuten Moise Kabagambe 24 urteko gaztea, Kongoko Errepublika Demokratikoan jaioa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu