Koronabirusa munduan
                        
            
        Erresuma Batura doazenek hamalau egun egon beharko dute berrogeialdian
    LONDRES. Erresuma Batura doazen bidaiariek derrigorrezko berrogeialdia egin beharko dute ekainaren 8tik aurrera. Boris Johnson buru duen gobernuak azaldu duenez, koronabirusaren beste olde bat etortzea oztopatu nahi du horrela. Azken orduetan 351 pertsona zendu dira Erresuma Batuan gaitzak jota, eta denera 36.393 dira hildakoak. Bestalde,255.000 koronabirus kasutik gora atzeman dituzte.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            