Txetxenia

Errusiako gobernuak Basayev eta Maskhadovi egotzi die Grozniko atzoko atentatua; Txetxeniako presidente independentistak ekintza gaitzetsi du

Errusiar estatu gorenak "Basayev—Shamil gerrilla independentistako burua— eta Maskhadovek —Txetxeniako presidente independentistak— zuzenduriko" nazioarteko talde terrorista bati egotzi dio atzoko Grozniko atentatua. Bere aldetik Maskhadovek ekintza gaitzetsi du eta indarkeriak ez duela "irtenbiderik" ekarriko azpimarratu du.

2004ko maiatzaren 10a
20:02
Entzun
Akusazio hau Errusiako gobernuak Txetxeniako independentistak zuzenean izendatzen dituen lehenengoa da. Gobernu errusiarrak ezugutariziko mezu ofizial batean, atentatua "nazioarteko erakunde estremisten diru laguntzarekin egin zan dela" nabarmentzen du. Agiri berean "Ustezko Ichkeria horretako (independentistek Txetxenia izendatzeko erabiltzen duten adiera) buruzagiak lasai bizi daitezkeen nazioetako gobernuak" salatzen ditu, buruzagiook "Txetxeniara armak eta mertzenarioak sartzea baliabidetzen" dutela azpimarratzen duen bitartean.

Maskhadov: "Txetxeniako herriak gorrotu dituen traidoreez gain, txetxeniako hiritar bakezaleek ere pairatu dute atentatua".



Chechenpress pegora digital txetxeniarrean eginiko adierazpenetan Maskhadovek "idarkeriak ezin duela Ijkeriaren arazoen konponbidea ekarri" azpimarratu du. Bestalde bere herriak "okupatzaileen eskutik metodo horiek" egunero jasaten dituela gogoratu du. bitratean.

Komunikatu berean gobernu errusiarrak hildako eta zaurituen balantze ofizial aurkeztu du: 7 hildako eta 40 zauritutik gora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.