Eskoziak independentziari buruz egin nahi duen erreferenduma zehaztear egon liteke. Eskoziako lehen ministrorde Nicola Surgeonek eta Michael Moore Estatu idazkariak adierazi dute Erresuma Batuko Gobernuarekin dituzten negoziazioetan «funtsezko aurrerapena» egin dutela. Ohar baten bidez adierazi dute akordioaren «azken ñabardurak» zehazteko lanean ari direla.
BBC kateak, baina, akordioa itxitzat jo du, eta aurreratu du litekeena dela hurrengo astean David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa eta Alex Salmond Eskoziakoa elkarrekin biltzea Edinburgon negoziazioak ixteko.
BBCren arabera, Londresen eta Edinburgoren artean desadostasuna sortu duten gai nagusiak zehaztu dituzte. Adibidez, galdeketa 2014a bukatu baino lehen eginen da, Eskoziak nahi bezala —David Mundell Eskoziako Gobernuko ministroa aipatu du iturritzat—. Galdera bakarra izanen da: independentzia bai ala ez, Londresek nahi bezala. Eta 16 eta 17 urtekoek ere botoa eman ahal izanen dute erreferendumean, Edinburgok nahi bezala.
Eskoziako erreferendumerako akordioa, lortzear
Edinburgoren arabera, Londresekin «funtsezko aurrerapena» egin du; BBCk dio galdeketa 2014rako eginen dutela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu