Espainiarekin «itun berri bat» egitea eskatu dute PSCko hainbat kidek

Kataluniako lau alderdi independentistek ez dute lortu hauteskundeetara batera joateko akordioa

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
PSC Kataluniako Alderdi Sozialistako 145 kidek, Angel Ros alderdiko buru izateko hautagai izandakoa eta Kataluniako Gobernuan sailburu izandako Marina Geli, Antoni Castells, Ernest Maragall eta Joan Manuel del Pozo tartean direla, manifestu bat plazaratu zuten herenegun, esanez Katalunia «nazio eta subiranotasun propioa duen subjektu gisa» onartu behar lukeela Espainiak. Ezker katalan nagusi eta indartsua Katalunia konstituziogile batean testuan, Espainiarekin «beste itun bat» adostu behar litzatekeela irakur daiteke, eta itun horrekin katalanei autodeterminazio eskubidea gauzatzeko aukera bermatu behar litzaiekeela. Gainera, hezkuntza,osasun, kultura, immigrazio eta kanpo ordezkaritza arloetan eskumen osoa izatea eskatzen dute.

«Kataluniako estatua» aipatzen dute manifestuan, eta CiUri aurre egiteko eta Kataluniaren desio subiranistei erantzuteko gauza izango den ezker katalan bat behar dela diote sinatzaileek.

Bestalde, Kataluniako lau alderdi independentistek ez dute lortu hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko akordiorik. ERC Esquerra Republicana, SI Solidaritat, Reagrupament eta Democracia Catalana dira alderdi horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.