Estradizioaren aurka helegitea jartzeko aukera izango du Assangek
LONDRES. Luze joko du oraindik Julian Assange kazetari eta ekintzailearen aurkako estradizio prozesuak. Ingalaterrako Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen, atzo, Wikileaksen sortzaileak helegitea jarri ahalko duela estradizio aginduaren aurka. Orain kazetariaren abokatuek hamabost eguneko epea dute Gorenean helegitea aurkezteko,eta jarraian auzitegiak erabaki beharko du hura onartzen duen edo ez.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu