Europako sarrerak 30 egunez ixtea proposatu du Bruselak

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentea, Bruselan eginiko agerraldian. ESTEPHANIE LECOCQ
jokin sagarzazu
2020ko martxoaren 16a
16:58
Entzun

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europako Batasuneko herrialdeetarako sarbidea hogeita hamar egunez ixtea proposatu du astelehen honetan, koronabirusaren hedapena geldiarazteko. EBko buruzagiek neurri hori jorratuko dute bideokonferentzia bidez bihar egingo duten goi bileran.

Salbuespenak aplikatuko litzaizkieke etxera itzultzen diren EBko herritarrei, sendabide batean lanean ari diren osasun langileei edo zientzialariei, eta EBren barruan lan egiten duten eta mugaren bat zeharkatu behar duten pertsonei.

Charles Michel Europako Kontseiluko presidentearekin batera emandako prentsaurrekoan iragarri du proposamena Von der Leyenek, G7ko bazkideekin bideokonferentzia egin ostean.

Mugak itxita

Espainiako Estatuak, berriz, erabaki du bere mugetan kontrolak ezartzea, eta sarbidea soilik baimentzea Espainiako naziotasuna dutela egiaztatzen duten herritarrei, edota lanera joateko muga zeharkatu behar dutenei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.