Kanada

Familia musulman bateko lau kide hil ditu gizon batek Kanadan

Gorroto delitutzat jo du Poliziak gertatutakoa, eta erasotzailea atxilotu du. Ikerketak zabalik dago oraindik ere.

Justin Trudeu, Kanadako lehen ministroa. PHILIPP GUELLAND, EFE
arantxa elizegi egilegor
2021eko ekainaren 8a
11:23
Entzun

Igande gauean gertatu zen erasoa Kanadako Londres hirian, Ontario probintzian, baina Poliziak atzo eman zuen haren berri. Gaueko 20:40 inguruan, 20 urteko gizonezko batek gidatzen zuen autoa espaloira igo zen, eta familia bereko bost kide harrapatu zituen. Lau pertsona hil zituen, 74 urteko emakumezko bat, 44 urteko beste bat, 46 urteko gizonezko bat eta 15 urteko nerabe bat; bederatzi urteko adingabea larri eraman zuten erietxera.

Gorroto delitutzat jo dute segurtasun indarrek gertatutakoa, eta azaldu biktima guztiak musulmanak direla. «Frogak daude esateko aldez aurretik prestatutako eraso bat izan zela, eta gorrotoak bultzatutakoa. Islamean sinesten zutelako eraso zieten», azaldu dute ikertzaileek, eta argitu erasotzailea atxilotuta dagoela. Atzo deklaratu zuen epailearen aurrean.

Justin Trudeau lehen ministroak gogor gaitzetsi du gertatutakoa, eta elkartasuna adierazi die biktimei, baita komunitate musulmaneko kideei ere. «Islamaren aurkako gorrotoak ez du tokirik gure komunitateetan. Gorrotoa gaitzesgarria da, eta gelditu egin behar dugu».

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.