FARCek prozesua eten du, Santosen asmoa aztertzeko

Herritarrek bake prozesuan lortutako akordioak erreferendum bidez bozkatzeko legea proposatu du gobernuak

2013ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek Kolonbiako Gobernuarekin dituzten bake elkarrizketetan «eten bat» egingo dutela adierazi dute, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak bake akordioaren inguruan erreferenduma egiteko lege aldaketa bat egingo duela esan ondoren.FARCek Biltzar Konstituziogile Nazional baten bitartez eman nahi zuen pauso hori, eta oraindik ere halaxe eskatzen du, baina gobernuak baztertu egin du aukera hori.

Herenegun, Batasun Nazionaleko Mahaia osatzen duten alderdien arteko bileran jakinarazi zien presidenteak lege proiektu bat aurkeztuko dutela, herritarrek erreferendum bidez onar ditzaten FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake akordioak. Santosen arabera, erreferenduma hurrengo hauteskundeak egingo diren egunean egingo da. Gaur egun, Kolonbian ezin daitezke egun bakarrean bi hauteskunde ekintza egin. Santosen ustetan, bake negoziazioen testuingurua kontuan izanda, debeku hori kentzea «egokia» da. Hautesleek hautagaiaren orritxoaz gain beste txartel bat ere jasoko dute erreferendum egunean, bake negoziazioen inguruko iritzia emateko. Santosek prozesuaren hasieratik aipatu izan du behin eta berriz lortutako edozein akordiok herriaren onespena behar duela. Gobernuak ez du nahi Biltzar Konstituziogile Nazional bat egin, herriari eskumen «gehiegi» emango lizkiokeelako, eta horrek lortutakoa atzera bota lezakeelako.

Bestalde, Nazio Batuen Erakundeak prozesuan Kolonbia laguntzeko eskatu dio nazioarteko komunitateari, egindako aurrerapauso «itzelak» goraipatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.