Errefuxiatuak

«Faxista talde batek» eraso egin die Zaporeak GKEko kideei

Elkarteko kide eta errefuxiatuak jo eta hainbat ibilgailuri kalteak egin zizkieten.

Elkarteak erabiltzen duen autoa, erasoaren ostean. ZAPOREAK
2020ko martxoaren 2a
08:06
Entzun

Euskal Herriko Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak salatu du «faxista talde bat» euren aurka oldartu zela atzo, Lesbos uhartean, migratzaileei janaria banatzetik itzultzen ari zirenean. Erasotzaileek erakundeak erabiltzen dituen furgoneta bati eta auto bati egin zizkieten kalteak, eta elkarteko kideak eta haiekin ziren errefuxiatuak jo zituzten. «Ukabilkadak, kolpeak, astinduak eta izua bizi izan dute faxista talde baten eskutik, Mitilinitik gertu, azken horiek manifestaldi bat aurrera zeramaten bitartean», adierazi du elkarteak sare sozialen bidez.

Tentsioa areagotu egin da eremuan, Turkiak adierazi ostean ez diela galaraziko migratzaileei herrialdetik ateratzea. Ondorioz, Europara iritsi nahi duten errefuxiatuak mugitu egin dira, Greziarako bidea hartuta.

Zaporeak elkarteak jasanikoa ez da errefuxiatuen aurkako eraso bakarra izan. Besteak beste, urtarrilean itxi zuten migratzaileentzako zentro bati su eman zioten asteburuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.