Inbestidura saioa Espainian

Feijook ez du gehiengo soila lortu

Lehenbiziko bozketan bezala, aldeko 172 boto, kontrako 177 eta baliogabe bat jaso ditu PPko presidentegaiak. 

Alberto Nuñez Feijoo gaurko inbestidura saioan. SERGIO PéREZ / EFE
2023ko irailaren 29a
14:22
Entzun

Alberto Nuñez Feijoo, PPko burua, Espainiako Kongresuan da berriz ere, bigarren inbestidura saioan. Gaur, gehiengo soila behar bazuen ere, lehenbiziko bozketaren emaitza errepikatu da, espero moduan: aldeko 172 boto, kontrako 177 eta baliogabe bat. Bozketan, baina, Eduard Pujol Juntseko diputatua erratu egin da: Feijooren aldeko bozka eman du lehenbizi, eta, gero zuzendu egin badu ere, baliogabetzat jo dute boto hori. Espainiako Erregeak aukeratutako hautagaiak gehiengo osoa lortzen ez duenean, lehenbiziko bozketa egin eta 48 ordura izaten da bigarrena. Espainiako Konstituzioko 99. artikuluak hala zehazten baitu.

Francina Armengol Kongresuko presidenteak emaitzaren berri eman bezain laster, Espainiako Erregeari dagokio gobernua osatzeko hautagai berria aukeratzea. Zeina, seguruenik, Pedro Sanchez PSOEko presidentegai eta Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea izanen den.

Egoera edozein dela ere, Feijook erran du bere alderdia ez dela Sanchezen inbestidurara abstenituko: «Ez eskatu zuek egin ez duzuena». Horrez gain, Salvador Illa PSCko buruak kritikatu egin ditu ERCk eta Juntsek Sanchezen inbestidura babesteko jarri dituzten baldintzak. «Ez da desiragarriena, ez da ez Kataluniak, ez Espainiak behar dutena, baina errealitatea den modukoa da», adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.