Filipinetan doako osasuna bermatzen duen legea sinatu du presidenteak
MANILA. Filipinetan aurrerantzean doako osasuna bermatua izango dute herritar guztiek. Rodrigo Duterte presidenteak atzo sinatu zuen aspalditik herritarrek espero zuten legea. Agintariaren hitzetan, bereziki «pobreenei eta zaurgarrienei» egingo die on legeak. Filipinetan, herritarren %25 dira pobreak. Gobernuak 4,3 milioi euroko aurrekontua bideratuko du legea aurten indarrean jarri ahal izateko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu