"Matxinada" egitea egotziko dio. Delitu horrek indarkeria erabiltzea jasotzen du berez, baina Fiskaltzaren arabera, badago modua delitu hori "modu zabalagoan" interpretatzeko. 30 urteko espetxe zigorra jarri dakiokete Puigdemonti matxinada egitea egozten badiote.
Fiskaltzak salaketa non jarriko duen ere ez dago argi. Espainiako Auzitegi Gorenean egitea aztertzen ari da, baina ez da baztertzen Kataluniako Auzitegi Nagusian egitea ere. Izan ere, ez dago argi 155. artikulua aplikatu ostean forudun izango den Puigdemont edo nola geldituko diren gauzak.
Eta ez Puigdemonten kontra bakarrik. Hainbat iturriren arabera, gobernuko kide guztien kontra eta Kataluniako Legebiltzarreko kideen kontra ere jarri asmo du salaketa.