FLNCren sortzaileek Simeoni babestera deitu dute

2023ko uztailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Frontearen sortzaileek Gilles Simeoni gobernuburuaren «desmartxa babestera» deitu zituzten herenegun uharteko alderdi autonomistak eta independentistak.

Corse Net Infos atarian argitaraturiko komunikatu baten bitartez, «FLNCren sortzaile eta buruzagi» izandako zenbaitek, Jo Peraldik, Ghjuvan-Battista Rotilj Forciolik, Pierrot Susinik, Jean-Pierre Susinik, Nanou Battestinik, Louis Sarocchik eta Pierre Poggiolik, indar politiko nazionalisten batasuna lehenesteko eskatu zieten PNC Korsikako Nazioaren Alderdiari, Corsica Liberari eta Core in Fronteri. Besteak beste, Asanbleako gaurko saioan «sakoneko kontraproposamenik edo beste proposamenik ez aurkeztuta», «fronte bateratu bat» erakusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.