Muammar Gaddafi Libiako buruzagi ohiaren itzala gainetik kendu ezinik dabil Nicolas Sarkozy Frantziarako presidentetzarako bozen kanpainan. Oraingoan, Mediapart webguneak zerbitzu sekretuen agiri bat argitaratu du, 2007an Gaddafik Sarkozyren presidentetzarako kanpaina finantzatu zuela frogatu lezakeena. Agiri horretan ageri denez, 50 milioi euro eman zizkion Gaddafik. Horrek legedia urratuko luke, gehienezko aurrekontua 22 milioi eurotan ezarri baitzuten orduan.
Agiri horren arabera, Brice Hortefeux Sarkozyren 2007ko kanpainaren arduradunak eta Moussa Koussa Gaddafiren zerbitzu sekretuen buruak 2006ko urriaren 6an «akordiorako oinarri» bat hitzartu zuten. Sarkozyren kanpainako bozeramaile Nathalie Kosciusko-Morizetek akusazioa gezurtatu du, eta PSko kanpainaren arduradunei egotzi die gaia hauspotzea, Dominique Strauss-Kahnen elkarrizketaren oihartzuna «tapatzeko».
Strauss-Kahn ere kanpainan
Strauss-Kahnek Sarkozyren hurbileko laguntzaileei egotzi die bere ibilbide politikoa hondoratu zuen sexu eskandalua «prestatu» izana. «Azalpenak» Justiziari emateko erantzun zion Sarkozyk atzoko mitinean.
Gaddafirekiko lotura egotzi diote berriz ere Sarkozyri bozen kanpainan
Libiako buruzagi ohiak 2007ko kanpainarako 50 milioi euro eman zizkion, webgune batek argitaratu duenez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu