Galesen, toryek aurrea hartu diote Plaid Cymruri

2021eko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Galesen, independentisten artean izandako gorakada ordezkaritzan islatzen huts egin du Plaid Cymruk, eta oposizioko indar nagusi izateari utzi dio. Adam Price buru duen alderdiak 60 eserlekutik hamahiru bildu ditu (2016an baino bat gehiago), baina toryen gorakada handiagoa izan da, eta aurrea hartu diote indar independentistari; kontserbadoreek hamasei diputatu izango dituzte parlamentuan (+5).

Hala, aulkien erdiak jasota, Galesko Alderdi Laborista izan da bozetako garailea (+1), eta agintean jarraituko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA