Ekialde hurbila

Gazan erasoaldia egin du Israelek, eta borroketan sei soldadu israeldar eta bost palestinar hil dituzte

Israelgo armadak erasoaldia egin du gaur Gazako Zeitune auzoan, eta borroka gogorrak izan dira. Zazpi palestinar hil dituzte eta gutxienez 68 zauritu. Hamasek, berriz, Israelgo sei soldadu hil ditu beraiek zihoazen ibilgailua lehertarazita.

2004ko maiatzaren 11
18:41
Entzun
Erasoaldiak borroka gogorrak eragin ditu. Hildako soldaduak Guivatietakoak ziren, eta antza denez, beraiek zihoazen ibilgailua lehertarazita hil dituzte. Gainera gutxienez beste bost palestinar ere hil dituzte.

Israelgo iturri militarrek esan dutenez, "terroristen azpiegitura desegiteko" egin dute erasoaldia. Baina, horretan ari zirela beraien sei soldadu zihoazen ibilgailua lehertarazi dute. Ibilgailu horren kontrako erasoa Hamasek hartu du bere gain.

Operazioan sei tanke blindatu eta helikoptero bat erabili dituzte, Palestinako iturrien arabera, eta bost metal lantegi eta hamaika etxebizitza txikitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.