irlanda

Gerry Adamsek utzi egingo du Sinn Feinen presidentetza

Alderdiko presidentea da 1983tik. Alderdiko batzarrean jakinarazi zuen datorren urtean utziko duela kargua.

2017ko azaroaren 19a
17:16
Entzun 00:00:0000:00:00

"Lidergoaren zati da aldaketarako unea noiz den jakitea, eta oraintxe da unea", esan zuen Adamsek, alderdikideen aurrean. Kongresua egingo du alderdiak datorren urtean presidentea aukeratzeko, eta Adams ez da aurkeztuko.

69 urte ditu eta Irlandako legebiltzarkidea da, Louth konderritik. "Beti pentsatu izan dut taldeko jokalaria naizela, talde eratzaile gisa ikusten dut nire burua", esan zuen Dublinen, alderdiaren batzarrean.

Taldea egiteko, lider berria izango du Sinn Feinek datorren urtetik aurrera. Hau aukeratuko dute presidente berria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.