Protestak herrialde arabiarretan

Giza eskubideak errespetatzeko eskatu dio Ban Ki-moonek Siriari

Gaur 21 pertsona atxilotu dituzte protestatan. Giza-eskubideen aldeko erakundeen arabera protestak hasi zirenetik ehun dira hildakoak.

2011ko apirilaren 2a
16:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-moonek gogor gaitzetsi du gaur azken egunetan Sirian izaten ari diren gertaerak, eta Damascoko agintariei giza eskubideak betetzeko esktu die. Ban Ki-moonen idazkariak jakinarazi duenez, zibil gehiago hil dira gobernuaren aurkako protestetan.

Hilabete daramate Sirian oposizioko kideak erreforma politikoa eskatzen. Bachar al Asad presidenteak 11 urte daramatza agintean, Hafez al Asad aitarengandik agintea jaso zuenetik. Ban Ki-moonek jakinarazi dio elkarrizketa beste biderik ez dagoela protestak bideratzeko.

Gaur, hala ere, Siriako segurtasun indarrek 21 pertsona atxilotu dituzte. Atzo bost pertsona hil ziren eta hamarka zauritu Poliziak manifestazio bat tiroka sakabanatu zuenean. Giza-eskubideen aldeko erakundeen arabera protestak hasi zirenetik ehun pertsona hil dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.