Poliziak ezin izan du ezer egin etxetik kanporatzera zihoazen gizon batek gatibu zituen hiru pertsona eta haren emaztea onik ateratzeko. Alemania mendebaldean dagoen Karlshure herrian izan da ezbeharra.
NTV telebistan poliziaren bozeramaileak jakinarazi duenez, etxetik kanporatzera zihoazen gizonezko batek gatibu hartu ditu desjabetzera joandako epailea, eta harekin joandako sarrailagilea, etxearen jabe berria eta gizarte langile bat. Emaztea alboan zuen gizonezkoak. Poliziak ingurua hustu eta sokaz inguratu du, eta gizonarekin negoziatzen saiatu da. Alabaina, gizonak tiroz erahil ditu epailea, jabe berria eta sarraiagilea. Gizarte langilea aske utzi du. Azken honek eman du etxe barruan gertatutakoaren berri, eta adierazi duenez, emaztea gizonezkoa gelditzen saiatu da eta bular aldean tiro eginda hil du. Polizia azkenerako etxe barrura sartu da indarrean, baina ordurako gizonezkoa bere buruaz beste egina zen.
Gizonezkoa, antza, ehiztaria zen eta ehiza armak erabili ditu tiro egiteko.