Mundua

Gizon batek soinera itsatsitako lehergaia zartarazi du Casablancan

Pertsona hori hil egin da, eta beste bi lagun zauritu dira. Marokoko iturri ofizialen arabera, kafetegi bateko nagusiarekin eztabaidan hasi da suzidia, eta, ondoren, bonba lehertarazi du.

2007ko martxoaren 12a
16:45
Entzun 00:00:00 00:00:00
Atzo arratsean gorputzera itsatsita zeraman lehergaia zartarazi zuen gizonezko batek Casablancako (Maroko) ziberkafetegi batean. Iturri ofizialen arabera, "terrorismo islamikoarekin" zerikusia duten web orriak ikusten ari zen gizonezko hori kafetegian, eta hortaz ohartzean, halakorik ez egiteko esan zion nagusiak. Eztabaidan hasi ziren, eta halako batean, gorputzera itsatsita zeraman lehergailua zartarazi zuen "ekintzaile suizidak". Ondorioz, bera hil egin zen, eta kafetegian zeuden beste bi lagun zauritu ziren.

Atentatu arriskuagatik alertan direla jakinarazi dute Marokoko agintariek.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA