Alemania

Gobernu akordioa hitzartu dute Alemaniako kristau-demokratek eta sozialdemokratek

Koalizio gobernu zabala osatzeko akordioa hitzartu dute Alemaniako bi alderdi nagusiek: CDU-CSU zentro-eskuineko batasunak eta SPD alderdi sozialdemokratak. 130 orri ditu osatu duten gobernu programak eta bihar aurkeztuko dute jendaurrean. Gero, alderdi horietako oinarrizko militanteek berretsi behar dute hitzarmena. Hala ere, alderdietako buruzagiak ados jarrita, ez du kristau-demokraten hautagai Angela Merkelek hilaren 22an kantziler aukeratua izateko arazorik izango duenik.

2005eko azaroaren 11
20:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Alemaniako bi alderdi nagusien arteak oso emaitza paretsuak lortu zituzten azken hauteskundeetan, CDU-CSU batasunak sozialdemokratei aurrea hartu bazien ere. Ez, ordea, Gobernua eratzeko adina.

Ondorioz, normalean buruz buruko lehian ari diren bi alderdi horiek gobernu koalizio handiaren aukera planteatu zuten, eta hori negoziatzen aritu dira azken lau asteetan. Azkenean, gaur lortu dute gobernu programa hitzartzea gai eztabaidatsu askotan ados jarri ondoren.

Horrenbestez, okerrik ezean, Angela Merkel kristau-demokraten hautagaia aukeratuko dute kantziler azaroaren 22an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.