Greenpeacek Japoniako erradiazioaz ohartarazi du
Egoera oso larria da oraindik Japoniako hainbat lekutan, eta egoera are gehiago txartzen du leku haietan dagoen arriskuen gaineko ezjakintasunak, «linbo informatiboa» baitago, Greenpeace taldearen nazioarteko zuzendari Kuni Naidook salatutakoaren arabera. Gobernuari laguntza ekonomikoa eta babes logistikoa emateko eskatu dio, batez ere haurdun diren emakumeei eta haurrei. Fukushimako hirian egin dituzte azterketak, zentraletik 60 kilometrora, eta «oso kezkaturik» hitz egin dute erradiazio mailaz, gomendatzen duten urteko milisievert 1 baino askoz altuagoa delako. Zentraletik 20 kilometrorako ingurua dago hustuta, eta 40 kilometro artean hainbat hiri ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu