Guaidok AEBen plana babesteko eskatu die estatuei

2020ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CARACAS. Atzo, Juan Guaido Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidente eta oposizioaren buruzagiak onetsi egin zuen AEB Ameriketako Estatu Batuek Venezuelarako proposatu duten plana. Guaidok berak antzeko proposamena egin zuen iaz, eta, atzo ere, mezu bera helarazi zien nazioarteko estatuei: AEBen «trantsizio demokratikorako» plana babes dezatela.

«Nazioarteko komunitatea deitzen dugu indarrak batzera larrialdi nazionaleko gobernu baten sendotzean, eta gure herrialdean larrialdizko plan bat indarrean jartzean», adierazi zuen Guaidok. AEBen proposamenaren berritasuna Guaidoren protagonismorik eza izan da; horren ordez, haren eta Nicolas Maduro presidentearen ordezkariek osatuko bailuketetrantsizioa gidatzeaz arduratuko litzatekeen gobernua. Horrekin batera, sei eta hamabi hilabeteko epean presidentetzarako bozak egitea proposatu du, trukean zigor ekonomikoak kentzeko.

Europako Batasunak, berriz, atzo adierazi zuen aztertu egingo duela Washingtonek aurkezturiko plana, Josep Borrell diplomaziaburuaren lantaldeak komunikatu baten bidez jakinarazi zuenez: «Mike Pompeo[AEBen] Estatu idazkariaren hitzak arreta handiz jarraitu ditugu. Proposamenak modu sakonean aztertuko ditugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.