Xanana Gusmaok Ekialdeko Timorreko presidenteak karguan jarraituko du, larunbateko hauteskundeak irabazi baititu. Horretarako, baina, parlamentuan ordezkaritza lortu duen alderdiren baten babesa bilatzeari ekin dio. CNRT Ekialdeko Timorko Berreraikuntzarako Kontseilu Nazionala alderdiak legebiltzarreko 65 aulkietatik 30 lortu ditu, botoen %36,66rekin.
Beste hiru alderdik lortu dute parlamentuan ordezkaritza. Fretilin Ekialdeko Timor Independenteko Fronteak 25 eserleku lortu ditu; Alderdi Demokratak, zortzi, eta Aldaketarako Fronteak, hiru. NBE Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi du gatazkarik izan ezean herrialdetik alde egingo duela.