Leherketek hauts asko harrotu dute, eta txikizioa handia da lekukoen arabera. Inguruetako eraikinetako kritan guztiak aireratu direla, eta Palestina hotelaren bigarren solairua erabat txikituta geratu dela diote lekukoek.
Erasoa izan den lekuan hotel ugari dago, eta baita apartamentuak ere. Haietako gehienetan atzerriko kazetariak eta mertzenarioak bizi dira haietan. Inguruko eraikin guztietatik jendea atera dute.
Lekukoen arabera, AEBetako armadak toki inguru hori hartu du, eta jendea ez hurbiltzeko tiro egiten dute. Soldadu estatubatuarrak sarri ibiltzen dira leku horretan, eta hildakoen artean haietako norbait egotea ez da baztertzen.
irakeko okupazioa