Hautesleku batean izandako eraso suizidak 31 hildako eta 35tik gora zauritu eragin ditu gaur goizean. Quetta hirian izan da erasoa, Pakistan mendebaldean. Antza denez, erasotzailea hauteslekura sartzen saiatu da, eta poliziak alto eman dionean lehertu du bere burua. Estatu islamikoak hartu du bere gain atentatua, Reuters berri agentziak zabaldu duenez.
Bi hautagai dira faborito gaurko hauteskundeak irabazteko: Shahbaz Sharif Liga Musulmaneko hautagaia eta Imran Khan kriketeko jokalari ohia, PTI alderdikoa. Bi hautagaiek gaitzetsi dute erasoa Twitter bidez zabaldutako mezuetan. 105 milioi pakistandar daude bozkatzera deituta 85.000 hauteslekutan.
Hauteskunde kanpainan 180 pertsona hil dituzte atentatuetan.