Afganistan

Gutxienez 35 lagun hil dituzte Kabulen, atentatu suizida batean

Mohamad Mohaqiq Lehen ministroaren etxetik gertu izan da eztanda; lehergailuz betetako ibilgailu bat zartarazi dute.

Larrialdi zeritzuetako kideak atentatuaren lekuan. HEDAYATULLAH AMID, EFE
2017ko uztailaren 24a
09:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Gobernuko funtzionarioak bizi dira batik bat eztanda izan den auzoan, eta, beraz, Najib Danish Barne ministroak jakinarazi duenez, "zibilak dira hildako denak". 25 lagun hil dituzte, eta beste hainbat zauritu. Inguruetako autoak eta 15 bat komertzio ere oso kaltetuta geldiru direla azpimarratu du Danishek.

Zabihula Muyahid talibanen bozeramaileak beren gain hartu du atentatua Twitterren. "Inteligentziako langileen kontrako atentatua" izan dela esan du.

Ashraf Ghani Afganistango presidenteak eta Abdula Abdula lehen ministroak arbuiatu egin dute atentatua; "eraso koldarra" izan dela salatu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.